SORTZEN: Apirileko buletina
- Guraso Elkartea
- 28 abr 2023
- 1 Min. de lectura
EUSKARA ANTZOKIRA 2023
Hementxe dago berriz ez Euskara Antzokira! Maiatzaren 20an 17:00etan, badugu hitzordua. Sekulako eguna prestatu dugu! Bernart Etxepare, Irain, Amaiur, Ezkaba, San Frantzisko eta Eunateko ikasleek ikuskizun ederrak prestatu dituzte. Denetarik egongo da: antzerkiak, kantak, dantzakā¦
Aurten ere Sortzen tonbola burutuko dugu plazan, eta aurkezle oso berezi bat izango dugu gurekinā¦Pantxika Lamur!
ADI gure sareetara. Maiatzaren 9an jarriko dira sarrerak salmentan Antsoaingo udalaren web-orrian, galduko duzu?
SAKANAKO HERRI ESKOLEN JAIA 2023
Gorde data! Maiatzaren 6an Sakanako Herri eskolen jaia ospatuko dugu. 10:30ean elkartuko gara eta eguna ordubeteko paseoarekin hasiko dugu. Gero, erronka kooperatiboa egongo da eta bukatzeko auzatea. Galduko duzu? Izena eman hemen: https://labur.eus/SHE_2023jaia
FORMAKUNTZA || HEZKUNTZA EMOZIONALA
Beldurra, poza, haserrea⦠gure egunerokotasunean ditugun emozioak dira. Baina ongi ezagutzen al ditugu? Formakuntza honetan, gure altxor txiki hau kudeatzeko ditugun gaitasun, ezagutza eta tresnekin jolastera gonbidatzen zaituztegu. Bi saioko formakuntza izango da, maiatzaren 9an eta 11an, 17:00etan Sanduzelaiko Civivoxean. Formakuntza, Aingeru Erroren eskutik izango da eta bi saioek 5ā¬-ko kostua izango dute. Helduei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Izena eman hemen: https://labur.eus/rSpMY
EUSKARA OFIZIALA ETA KITTO!
Maitzaren 13an euskaldunok hitzordua dugu IruƱean. Bada garaia, EUSKARA OFIZIALA eta kitto!