top of page
Buscar

Horrelakoa da gure jantokia

Actualizado: 9 dic 2021

Joan den astelehenean Ibarberriko jangela eta sukaldea ezagutzeko aukera izan genuen. Laurak, jangelako langileak, eguerdiko dinamikaren berri eman zigun. Bertatik bertara ezagutu genuen txandak nola antolatzen diren, gela bakoitzak jangela barruan duen espazioa, jantokian erabiltzen duten zerbitzatzeko prozesua azaldu eta egunez egun arnasten den giroa kontatu zigun.



Gainera, Bea, sukaldaria, ezagutzeko aukera izan genuen. Bea egunero arduratzen da jantokira joaten diren haur guztientzako janaria prestatzeaz. Sukaldea bisitatu ahal izan genuen. Haurrek jangelan janaria jaso arte egunero egiten den prozesua kontatu eta zalantza guztiak erantzun zizkigun.


Bisitaren ondoren, Jangarria (Ausolan) prestatuta zuen hitzaldira igo ginen. Nafarroako Gobernuaren lizitazio berria eta menuak baldintza horietara nola egokitu diren azaldu ziguten. Zalantza eta galdera guztiak egiteko aukera izan genuen. Solasaldian Mirenekin, jantokiko arduradunarekin, hitz egiteko aukera ere izan genuen, eta ikasturte hasieratik izandako aurrerapen positiboak argitu zizkigun.


Jangela erabiltzen duten familientzat erabilgarriak izan daitezkeen dokumentu batzuk partekatzen dizkizuegu:


1. Menuaren ikonografia

EUS-iconografia
.pdf
Descargar PDF • 170KB

2. Nutrizio-gomendioak

EUS-recomendacionesPREMIUM
.pdf
Descargar PDF • 1.91MB



Eskerrak eman nahi dizkiegu, Laura, Bea, Miren, gerturatu zineten guztioi eta Jangarriko langileei, Nekane eta Haizea.

51 visualizaciones

Comments


bottom of page