top of page
Buscar

ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK

Familia agurgarriak:

Abuztuaren 17ko 340/2023 ebazpenak zehazten duena jarraituz, Eskola

Kontseiluan hutsik geratu den guraso ordezkari baten plaza betetzeko

hauteskundeak martxan jarriko dira. Ordezkapen hau, 2023/24 ikasturterako

izango da, datorren ikasturtean, ohiko prozedurari jarraituz, Eskola Kontseilua

berritzea dagokigu eta.

Gaur, azaroaren 7an, Hauteskunde Batzordea elkartu da eta errolda

onestu ondoren hauteskundeak ospatzeko hurrengo egutegia onartu du:

- Azaroak 8, ikastetxeko sarrerako kortxoan Zentsoa jarriko da.

- Azaroak 13, goizeko 9:00etan kandidaturak aurkezteko epea hasiko da.

- Azaroak 17, eguerdiko 15:00etan kandidaturak aurkezteko epea bukatuko da.

-Azaroak 22 eta 23, Educa bidez online bozkatzeko aukera izango da

(EducaVote).

- Azaroak 24ean, hauteskundeak ospatuko dira (presentzialak).

- Abenduaren 5ean, Eskola Kontseilu berria osatuko da.


Kandidaturak aurkezteko inprimakia eskolako idazkaritzan eskuragarri

egongo da. Hautagaiek Nortasun Agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute

inprimakiarekin batera.

Gobernu Organo honek duen garrantzia dela eta, zuen hautagaitzak

aurkeztera animatzen zaituztegu.


Agur bero bat,

Hauteskunde Batzordea


Lekunberrin 2023ko azaroaren 7an

7 visualizaciones
bottom of page