top of page
Buscar

Bilketa: jostailuak eta liburuak

Actualizado: 9 dic 2021


Bilketaren lehenengo bi egun hauetan liburu eta jostailu asko biltzen ari gara eta dena zuengatik. MILA ESKER DENOI!


Oraindik parte hartu ez duzuenok, lasai, bihar eta ostiralean berriz izango gara eskola aurrean eta patioaren sarreran 8:45etik 9:15ak arte.


Larunbat honetan festa polit bat antolatuko dugu Trinketean, 11:00etatik 13:30ak arte:


  • TRUKAKETA AZOKA

  • JOKU INTERAKTIBOAK

  • ESKULANEN TXOKOA

  • PINTXO GOXOAK (DBH 4ko ikasleenak)

  • MUSIKA


Oso ondo etorriko litzaiguke larunbateko festarako laguntza, umeekin egoteko joko interaktiboen mahaian eta prest ditugun eskulanekin lagundutzeko. Ahal baduzue eta prest bazaudete, mesedez, posta elektroniko bat bidali (ibarberrigurasoel@gmail.com) edo whatsapp bat (698.971.073) zuen izenarekin, eta xehetasunez kontatuko dizuegu.


Bertara gerturatzera animatzen zaituztegu. Segurtasun-neurri guztiak hartuko dira.







64 visualizaciones

Comments


bottom of page