Datorren urteari begira, urtarriletik ekainera, gure hazkuntza-aldira hobekien egokitzen den gurasoentzako formakuntza erabaki dezakegu.
Proposatzen dugun prestakuntzak lau esparru biltzen ditu: Hezkuntza emozionala, balioetan heztea, gai orokorrak (elikadura, loa, gatazkak konpontzea) eta azken esparruan bikotearen inguruko kurtsoak.
Datorren ikasturtean zer prestakuntzari helduko diogun erabakitzeko, inkesta bat prestatu dugu. Azken atalean galdera ireki bat sartu dugu, merezi duten hainbat gai, ikastaro eta hizlari proposa ditzazuen, azken batean, proposatutako ikastaro-sorta handitzeko bururatzen zaizuen guztia.
Datorren asteazkenean, abenduaren 15ean, emaitzak bildu eta bozketan puntuazio gehien jaso dituzten ikastaroak izapidetuko ditugu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Comments