top of page
Search

Sortzen Jaia eta Tonbola

Aurten, ez dugu Euskal Eskola Publikoen aldeko ohiko jaia ospatuko. Hala ere, hezkuntza komunitatea biltzeko beharra ikusten genuen eta maiatzaren 15ean goizeko 12:00etan “Euskara Antzokira” ekimena burutuko dugu.


“Euskara Antzokira” ekimenaren oinarria euskara esparru akademikotik urrundu eta aisialdian gure hizkuntzaz gozatzea da. Horretarako, Ezkaba, Hegoalde, Amaiur, eta Bernart Etxepare eskolek hainbat ikuskizun prestatu dituzte eta Antsoaingo antzokiko eszenatokian aurkeztuko dizkigute.


Denetarik egonen da: antzerkiak, bertsoak, dantzak eta kantak, eta dena EUSKARAZ.. Sarrerak Antsoaingo udalaren web orrian aurkituko dituzue: https://es.patronbase.com/_AnsoainEu/Productions . Ikasturte bukaeran, hizkuntza eta artea uztartuz, eskolen arteko batze moduko bat ospatzea dugu xede. Berriz ere, elkarlanean aritu eta gure komunitatea elkartu nahi dugu.





Emanaldia bukatzerakoa, 13:00ak inguru, SORTZEN TONBOLA burutuko dugu Antsoaingo plazan (Ezkaba eskolako patioan eguraldi txarra egiten badu), bertan salduko dira tiketak goiz guztian zehar. Gure laguntzaileai esker, opari pila ditugu: bazkariak, eskalada saioak, diskak, kamixetak, liburuak… ez galdu aukera eta gerturatu zaitez!


Esker bereziak gure laguntzaileei, haiek gabe ezinezkoa izango zen:

  • AEK

  • Asisko

  • Bihatz

  • EHE

  • Elhuyar

  • Elkar

  • Ene Kantak

  • Errigora

  • Herriko Taberna

  • Ibilbedi

  • IKA

  • Karrikiri

  • Mesón de Nabarreria

  • Laba

  • Onegin

  • Rotten XIII

  • Skabidean

  • Zopilotes Txirriaos





Egun polit honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu! Animatu!!



4 views

Comments


bottom of page