top of page

SORTZEN: Iraileko buletina

  • Sep 28, 2023
  • 1 min read

IRAILA 2023 - 36.alea

2023-24 KURTSOA

Sortzen Elkartetik ongi etorria eman nahi dizugu 2023-24 kurtsora! Ilusioz beteta eta lan egiteko prest bueltatu gara oporretatik. Edozein arazo edo zalantza izatekotan gurekin harremanetan jarri.



ree

EUSKARAZ MINTZA

2000.urtean Euskaraz Mintza proiektuari eman genion hasiera, haur eta gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko heburuarekin. Aurten, proiektua berritu dugu gai ezberdinak txertatuz eta begiraleei formakuntza berriak emanez. Hementxe duzue informazio guztia.

Euskararen Normalizazio Plana = etxea + hezkuntza arautua + aisia

Sortzen Elkarteko zenbait Guraso Elkartek Euskararen Normalizazio Plana (ENP) martxan jarri dugu. Plangintza honen helburu nagusia, ume guztiek euskara modu erosoan erabiltzeko gai izatea da. Bakoitzak bere neurrian eta dugun egoeratik abiatuta, gurasook ditugun ardurak eta hobetu dezakeguna (etxea), ikastetxeak hobetzeko dituen alderdiak (hezkuntza arautua) eta euskara hutsezko aisiarako aukeren zabalpena (aisia) dira gure plangintzaren ardatzak. Lanean hasi gara jada, ikastetxeekin kontaktu erronda eginez eta hainbat guraso elkarteekin elkarlanean arituz. Bestetik, Ikasturtearen egutegian barrena 4 mezu zabalduko ditugu lehenengoa: Murgiltze eredua.



ree

Proiektuan lan egin nahi baduzu idatzi mezu bat ondorengo helbidera: euskarabatzordea.sortzen@gmail.com


ERRIGORA EUSKARARI PUZKA

Aurten, Errigorak 10 urte betetzen ditu eta urrian zehar hasiera emango dio berriz ere #EuskarariPuzka kanpainari. Zure aportazioari esker urteak daramatzagu euskera Ager zonaldean sustatzen. Aurten ere gozatu ezazu Erriberako produktu goxoez, euskara zabaltzen duzun bitartean.

Laster informazio gehiago!

 
 

Helbidea

Guraso elkarteko bulegoa,

Ibarberri eskolako 3. solairuan

Errotaldea 32, 31870 Lekunberri 

Telefonoa

WHATSAPP.png

698.971.073

Helbide elektronikoa

Difusio taldean sartzeko bidali mezu bat eta sartuko zaitugu

bottom of page