top of page

SORTZEN: Apirileko buletina

  • Apr 28, 2023
  • 1 min read

EUSKARA ANTZOKIRA 2023

Hementxe dago berriz ez Euskara Antzokira! Maiatzaren 20an 17:00etan, badugu hitzordua. Sekulako eguna prestatu dugu! Bernart Etxepare, Irain, Amaiur, Ezkaba, San Frantzisko eta Eunateko ikasleek ikuskizun ederrak prestatu dituzte. Denetarik egongo da: antzerkiak, kantak, dantzak… Aurten ere Sortzen tonbola burutuko dugu plazan, eta aurkezle oso berezi bat izango dugu gurekin…Pantxika Lamur! ADI gure sareetara. Maiatzaren 9an jarriko dira sarrerak salmentan Antsoaingo udalaren web-orrian, galduko duzu?


SAKANAKO HERRI ESKOLEN JAIA 2023

Gorde data! Maiatzaren 6an Sakanako Herri eskolen jaia ospatuko dugu. 10:30ean elkartuko gara eta eguna ordubeteko paseoarekin hasiko dugu. Gero, erronka kooperatiboa egongo da eta bukatzeko auzatea. Galduko duzu? Izena eman hemen: https://labur.eus/SHE_2023jaia


FORMAKUNTZA || HEZKUNTZA EMOZIONALA

Beldurra, poza, haserrea… gure egunerokotasunean ditugun emozioak dira. Baina ongi ezagutzen al ditugu? Formakuntza honetan, gure altxor txiki hau kudeatzeko ditugun gaitasun, ezagutza eta tresnekin jolastera gonbidatzen zaituztegu. Bi saioko formakuntza izango da, maiatzaren 9an eta 11an, 17:00etan Sanduzelaiko Civivoxean. Formakuntza, Aingeru Erroren eskutik izango da eta bi saioek 5€-ko kostua izango dute. Helduei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Izena eman hemen: https://labur.eus/rSpMY


EUSKARA OFIZIALA ETA KITTO!

Maitzaren 13an euskaldunok hitzordua dugu Iruñean. Bada garaia, EUSKARA OFIZIALA eta kitto!

 
 

Helbidea

Guraso elkarteko bulegoa,

Ibarberri eskolako 3. solairuan

Errotaldea 32, 31870 Lekunberri 

Telefonoa

WHATSAPP.png

698.971.073

Helbide elektronikoa

Difusio taldean sartzeko bidali mezu bat eta sartuko zaitugu

bottom of page