Asteazkenean sare sozialaren inguruan aritu ginen PANTALLAS AMIGASeko jendearekin eta baita Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearekin. Formakuntza eta gero Gizarte zerbitzutik baliabide hauek partekatu dituzte formakuntzara joan ginen guztiokin eta hemen familia guztiekin partekatzea ideia ona iruditu zaigu:
Bideoak, mugikorraren erabileraren kontratua, aholku batzuk eta webgunea bat.
1.- Garuna eta pantailak:
2.- Sharenting - gure seme-alaben informazioa konpartitzearena:
3.- Pornografia:
3.- Postureoa Sare Sozialetan:
4.- Grooming - Heldu bat adin txikikotzat egiten duenean:
Honetaz gain seme-alabei mugikorra erostea erabakitzen dugunean kontratu baten menpe egotea aholkatzen digute (eredu bat bidaltzen digute, familia bakoitzak bere behar eta nahietara moldatzeko), hala nola FAMILY LINK delakoa ere erabiltzea gomendatzen dute. Beti, jakinda, hauek baliabideak direla eta benetazko laguntza eta mesedea, beraiekin lagun-egite digital bat egitea dela.
Garrantzitsua da ordu-tarte bat adostea eta asteko egun guztietan betetzea, aste bukaeraretan ere eta baita opor egunetan.
Informazioa gehiago behar baduzue hemen duzue PANTALLAS AMIGAS-en webgunea:
Comments