Dagoeneko bederatzi ikasturte dira, Gizarte Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak,
12-16 urte bitarteko nerabeentzat aisialdirako jarduerak antolatzen ditugula.
Programaren baitan hainbat ekimen burutu dira; hala nola, ur festak, zine- forum-ak,
eta ondoko tailerrak: batukadak, sukaldaritza, serigrafia, grafitia, youtube...Neska-
mutikoek oso gustukuak dituzten irteerak ere egin ditugu: saltingera eta izotz pistara,
adibidez.
Orain arte burutu diren ekintzek izan duten arrakasta kontuan izanda, aurten
ere proiektuarekin jarraituko dugu.
Aurtengo lehen ekimena, Arren dagoen Salting-era irteera egitea da.
Orain arte egin ditugun ekimen gehienak doakoak izan dira, Lekunberri naiz
Larraungo Udalek gastu guztiak haien kargu hartu dituztelako. Alta, irteera honetako
gastuak handiagoak dira (autobusaren alokatzea eta saltingeko sarrerak), eta aurrera
atera dadin nahitaezkoa da familien ekarpena. Honengatik, Udalek autobusa hartuko
dute bere gain, eta gurasoek salting-eko sarrerak ordainduko lukete.
Irteera eguna: Otsailak 12, astelehena
Irteera ordua: 13:00 Itzulera ordua: 17:00 Lekunberrin
Irteera tokia: Lekunberriko frontoi ondoko markesina
Izen-emate moduak:
- Gizarte Zerbitzuko telefono zenbakiak: 948 600 694 / 605 466 805
- Euskara Zerbitzuko helbide elektronikoa: larbeleareuskaraz@iparmank.eus
Izena emateko azken eguna OTSAILAK 8an, osteguna, izango da.
Oharrak:
- Ekimena baldintza egokietan burutu dadin,antolatzaile diren Zerbitzuetako
2 arduradun izanen dira. Laguntzeko ardura hartzeak baina, ez du esan nahi
neska-mutilek min hartzekotan honen erantzule egingo direnik.
Iosune Zabala Ainhoa Beraza
GIZARTE ZERBITZUA EUSKARA ZERBITZU
ć³ć”ć³ć