top of page
Search

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN GALDETEGIAREN EMAITZAK

Joan den ikasturtean tradizioz egin izan denari eutsi genion, eta Batzarretan hainbat iritzi jaso genituen Guraso Elkarteak Olentzeroren ospakizunetan zer egin edo zer ez egin jakiteko. Orain arte antolatu dena abenduko azken eskola-eguna izan da:

  • Olentzero eta Mari Domingiren bisita trikitilari talde batek lagunduta,

  • eskola osoarentzako hamaiketakoa eta

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei banakako opariak ematea.

Banakako oparien gastua 415'23 eurokoa izan zen, eta balantze ekonomikoa egin zen batzar nagusian xehetasun horretarako alternatibak proposatu zenituzten, hala nola ikasle guztientzako ipuin-kontaketa, eskulanen tailerra edo gaztaina erreak.

Joan den azaroan galdetegi bat bidali genien familia guztiei iritziak jasotzeko, eta orain emaitzak eta hartutako erabakiak (horietan oinarrituta) partekatu nahi ditugu. Familia gehienek diru hori beste jarduera batzuetarako erabiltzea erabaki zuten, eta aukera bozkatuena eskulanen tailer bat antolatzea izan zen. Hala, ikasturte honetarako, eta iritzia eman zuten familia gehienei erantzuna eman nahian, Mari Domingiri eta Olentzerori eskatu diegu ikasleei eskulan bat ekartzeko (3 urtetik 9 urtera) eta eskulana ikasgeletan tailerra egin ondoren etxera eramanen dute.


EMAITZAK:





34 views

Comments


bottom of page