top of page
Search

MUSIKA ETA MUGIMENDUA TAILERRA - 2020an jaiotakoentzat.



Aralar Udal Musika Eskolatik, duela urte batzuk martxan jarri genuen tailer baten inguruko

informazioa eskaintzeko asmoz jartzen gara zurekin kontaktuan.

Musikaren inguruko heziketa integral baten apustua egiten dugu, txikienekin hasi eta adinean

mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen.

Urte asko daramatzagu jada, gure musika eskolatik 4 urtetik aurrerako haurrei musikaren

bitartez bizipen desberdinak eta heziketa baliagarria luzatzen.

Azken urteetan 3-4 urte bitarteko haurrengan izan duen arrakasta ikusirik, tailerra berriro ere

egitea erabaki dugu. Bertan, adin hauetako haurrei egokitutako musika bizipena eskaini eta era

berean, aurretik hasitako lanari jarraipena emateko helburua dugu.

Garazi Erbiti eta Unai Artola dira Haur Hezkuntzan lanean diharduten profesionalak. Adin tarte

desberdinetan esperientzia zabala dute eta erronka honi gogoz eta profesionalki aurre egiteko

prestatuak daude.

Hona hemen tailerraren inguruko informazioa:

Nori zuzendua?

ā€¢ 2020an jaiotako haurrei

Eskainiko diren plazak:

ā€¢ Mugatuak izango dira

ā€¢ Izen-emate hurrenkeran onartuko dira

Lantegiaren iraupena, datak eta tokia:

ā€¢ 45 minutuko iraupeneko 6 saio izango dira. Ikastaroen antolaketa aurre izen

ematearen arabera egingo da. Urtarriletik aurrera izango dira.

Prezioa:

ā€¢ 45 euro ikastaro guztia

Interesatuek eta edozein informaziorako:

ā€¢ info@aralar.org helbide elektronikora idatzi.

ā€¢ Telefonoz deitu: 948504489 / 672122472 (goizetan).

ā€¢ Eman beharreko informazioa:

o Haurraren izen abizenak

o Jaiotze data

o Herria

o Gurasoren baten izena

o Telefono zenbakia

o Helbide elektronikoa


Aurre-inskripzio epea :

ā€¢ Abenduak 1 (Soilik izen ematea / Ordainketarik ez)

Animatuko zaretelakoan, jaso ezazue agurrik beroena

4 views
bottom of page