top of page

#MerezimenduenDekretua

  • Mar 23, 2022
  • 1 min read

SORTZENetik bidalitako mezua


Urtarrilean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak eskuratu eta betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duen Dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen, besteak beste, administrazioko lanpostuetan euskara jakiteari emango zaion garrantzia zehazten duena.


Hori dela eta, Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen normalizazioaren aldeko 30 gizarte eragilek osatzen duten bilguneak, nafar guztientzat eskubideak berma daitezen eskatzeko kanpaina bati ekin dio.


Kontseilua konbentzitua dago Dekretua aldatu daitekeela, eta xede horrekin, lehen ekimen batean Dekretuak herritarren eskubideetan eta ongizatean izango dituen ondorioak eta kalteak gizarteratuko ditu. Ondoren, Nafarroako Gobernuari herritarrek haien eskubideen urraketen berri emateko eskaerak jasotzeko kanpaina jarriko da martxan, eta jarraian, eragile sindikal eta sozial ezberdinekin bilera erronda bat egingo da, beraien babesa eta atxikimendua lortzeko. Azkenik, Dekretuan aldaketak exijitzeko mobilizazioa antolatzea ere aztertzen ari da Euskalgintzaren Kontseilua.


Sortzenek bat egiten du kanpainarekin, eta horregatik zure hizkuntza eskubideak noizbait urratutak izan badira hurrengo inprimakia betetzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Entzun gaitzatela!


Zure eskaera betetzeko: https://labur.eus/kontseiluaeskaerak


 
 

Helbidea

Guraso elkarteko bulegoa,

Ibarberri eskolako 3. solairuan

Errotaldea 32, 31870 Lekunberri 

Telefonoa

WHATSAPP.png

698.971.073

Helbide elektronikoa

Difusio taldean sartzeko bidali mezu bat eta sartuko zaitugu

bottom of page