top of page
Search
Writer's pictureGuraso Elkartea

6 urtetik 12ra. Familiak emozioen eskola gisa

Lagun agurgarriak:

Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalean koordinatzen den Gurasoen Eskolan honako online saio hau eskaintzen dugu 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiendako: “6 urtetik 12ra. Familiak emozioen eskola gisa”.

Datorren asteartean izango da, azaroaren 21ean, 17:00etatik 18:30etara.

Ez du kosturik bertaratzen direnentzat. Beharrezkoa da izena ematea esteka honen bidez:

Saioa gaztelaniaz egingo da eta grabatu egingo da.

Itzal Puchol Martinezek, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko osasun-psikologo orokorrak, ongizate emozionala landuko du, haurrak, gurasoen edo erreferentziazko zaintzaileen osasun mentala zaintzeko eta garapen optimoa lortzeko oinarrizko zutabe gisa hartuta. Azalduko du nola lor daiteeken hezkuntza emozionalaren bidez autoestimu egokia, erresilientzia handiagoa, autokontrola eta emozioen kontrola, autoezagutza eta heldutasun hobea, gatazkak konpontzeko gaitasuna, frustrazioarekiko tolerantzia handiagoa eta bizitza egonkorragoa izateko beharrezkoa den oreka emozionala.

Jarduera honen berri eman nahi dizuegu, zuen ikastetxeko familiak interesgarria izanen delakoan, eta bide batez eskatu nahi dizuegu informazio hori familiei helarazten laguntzeko, egin ohi duzuen moduan. Informazio kartel bat sartu dugu mezuan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, webgunera jotzen ahal duzue:

– Telefonoz ere deitzen ahal diguzue: 848 42 34 50

– Edo mezu elektroniko bat igorri: escuelademadresypadres@navarra.es

Esker mila zuen laguntzarengatik.

Agur bero bat.

20 views

Comentaris


bottom of page