top of page

LAGUNTZA: Jostatu festetan

  • May 5, 2023
  • 1 min read

Kaixo familia:

Duela urte batzuk, herriko guraso talde bat elkartu zen festetan haurrentzako jolasak antolatzeko. Arrakasta handiko ekimena izan zen. Gero pandemia etorri zitzaigun eta oraingoan berriro aurrera eramateko asmoarekin gatoz.

Guraso belaunaldi berriari txanda pasatzeko unea iritsi da eta horregatik zuekin jartzen gara harremanetan.

Hurrengo data San Juan festak dira eta ekainaren 25ean, igandea, haurrentzako jolasak egitea proposatu digute (azken Pilarika festetan antolatu zen moduan). Hau da: gurpilak, kartoizko kutxak, egurrezko eskiak, trasbaseak... Material gehiena jasota dago, baina egunean bertan txokoa prestatzeko eta jasotzeko jendea behar da.

Ekintza hau aurrera eramateko ezinbestekoa da talde lana, animatzen zaituztegu parte hartzea, gure txikitxoak eskertuko baitute.

Parte hartzeko, idatzi mesedez helbide honetara: agoikoetxeaauzmendi@gmail.com


Eskerrik asko eta animatu!

 
 

Helbidea

Guraso elkarteko bulegoa,

Ibarberri eskolako 3. solairuan

Errotaldea 32, 31870 Lekunberri 

Telefonoa

WHATSAPP.png

698.971.073

Helbide elektronikoa

Difusio taldean sartzeko bidali mezu bat eta sartuko zaitugu

bottom of page