top of page

KULTUR MAHAIA BERRIA - Az.20

2024 urtea gainean dugu, eta Lekunberri eta Larraungo Udalek bailaran kultur eskaintza zabaldu eta berritzeko Kultur Mahaiaren berrantolakuntza proposatu nahi dute. Horretarako, bilera ireki batera deitu dute, heldu den hilaren 20an, astelehenarekin, arratsaldeko 18:00etan, Gabari Gure Irekian (Larraungo Udaletxean).

Bertan azalduko da funtzionamendu berria, partaidetza nola kudeatuko den eta zein izango diren mahai horretan landuko diren gai eta proposamenak. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu, Lekunberri zein Larraungo bailaran urtean zehar egiten duzuen lan oparoa balorean jartzeko eta zuen partaidetza hare gehiago zabaltzeko nahiarekin.

ree

 
 

Helbidea

Guraso elkarteko bulegoa,

Ibarberri eskolako 3. solairuan

Errotaldea 32, 31870 Lekunberri 

Telefonoa

WHATSAPP.png

698.971.073

Helbide elektronikoa

Difusio taldean sartzeko bidali mezu bat eta sartuko zaitugu

bottom of page