top of page

Aste kulturala

  • Apr 28, 2022
  • 1 min read

Komunitate agurgarria, maiatzaren 16tik 22ra Aste Kulturala ospatuko dugu. Horretarako, kulturarekin lotutako jarduerak prestatzen ari gara eta ondo legoke komunitateko laguntza izango bagenu. Beraz, guraso bila gabiltza. Ez da beharrezkoa aditu maila bat izatea, gogoa eta maitasuna nahikoak izango dira aste horretako arratsaldetaz gozatzeko.


Proposatzen ditugun jarduera hauek egiten dakiten pertsonen laguntza izatea gustatuko litzaiguke:


1. Argazkilaritza: rally txiki bat egingo dugu alde zaharretik.

2. Artea: eskulan tailerra, margolaritza, marrazketa.

3. Ipuin kontaketa: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Txikienentzat.

4. Lettering-a: ikasle helduei teknika hau aurkeztea.



Komunitate gisa, garrantzitsua da elkarrekin gauzak egiten jarraitzea.


Oso aberasgarria da aurpegi berriak ikustea eta gure zirkulua zabaltzeko modu polita da.

Laguntzera animatzen bazara, jar zaitez gurekin harremanetan.


 
 

Helbidea

Guraso elkarteko bulegoa,

Ibarberri eskolako 3. solairuan

Errotaldea 32, 31870 Lekunberri 

Telefonoa

WHATSAPP.png

698.971.073

Helbide elektronikoa

Difusio taldean sartzeko bidali mezu bat eta sartuko zaitugu

bottom of page