Azken urteotan, Musika Eskolan matrikulatuta dauden eta aldi berean, tresna aukera egin behar duten ikasleei begira, hainbat ekintza egiten ditugu. Badira ordea, gurekin orain arte matrikulatuta egon ez direnak, jada 7 urte dituztenak (2015ean jaioak) eta hurrengo ikasturtean izena eman nahi dutenak. Honek, hizkuntza musikalaz gain, tresna bat aukeratzea suposatzen die.
Urtez urte, gehiago dira, kasu honetan egon eta tresna aukeraketari begira argibideak, iritzia eta azken finean, nolabaiteko orientazioa eskatzen digutenak. Gai honi aurreratzeko asmoz, tresna aukeraketaren ingurutik urtero egiten dugun ekintza baterako gonbidapena irekitzea pentsatu dugu: irakasleok, ikasleei tresnak aurkezteko egiten dugun āKasumitarrakā antzerkiarena hain zuzen ere.
Bertan, argumentu zentral bat aitzakiatzat hartuta, musika eskolan ditugun instrumentuen aurkezpena egiten dugu. Larunbat goiz batean Leitzan izango da eta haurrak bakarrik sartuko dira aretoan.
Gure Musika Eskolako ikasleak zaretenak, ez duzue inolako jakinarazpenik egin beharrik izango, jada gonbidatuta baitzaudete.
Hona hemen ekitaldiari dagokion data, tokia eta eguna:
TOKIA: LEITZAKO HERRI ARETOA
EGUNA: MARTXOAK 26, LARUNBATA
ORDUA: 11:30etan
Dena modu egokian antolatzeko asmoz, bertara joan ahal izateko, interesa duzuenoi izen ematea eskatzen dizuegu. Nahi duzuenak beraz, ondoren agertzen den orritxoa bete eta martxoak 24 baino lehen, musika eskolako bulegora posta elektronikoz bidali dezakezue. Nahiago baduzue, telefonoa ere erabili dezakezue. Gure helbide eta telefonoak ondorengoak dira:
Helbide elektronikoa: info@aralar.org
Telefonoa: 948 504489
Informazioa bildu ondoren, izango duzue gure berri.
Comments