top of page
Search
Writer's pictureGuraso Elkartea

KORRIKA EGUNERAKO JANGELA INKESTA, Mar. 18rako beteta


Korrika pasatzen den egunean antolaketa on bat bermatzeaz gain, ezinbestekoa dugu astelehenean beranduen jantokiko enpresari egun horretan izango ditugun erabiltzaile kopuru zehatza adieraztea.

Hau dela eta, bidali genizuen inkesta betetzeko aukera astelehen goizeko lehen orduan itxiko da.



Gogorarazpen bezala, Eskolatik bidalitako emaileko azalpenak gehitzen ditugu;


Datorren asteartea, martxoaren 19an, KORRIKA pasako da Lekunberritik. Aurrikuspenen arabera, Lekunberrira eguerdiko 15.00ak aldera iritsiko da, eta aurreko urteetan bezala, Eskolako irakasle taldeak eta Guraso Elkarteak kilometro bat erosi dugu. Gure kilometroa Haur Eskolako atean hasiko da eta errepide nagusitik jarraituko du Uitziko bidean. 


Ikasleen gehiengoa ordu horretan gurekin jantokian izaten dugun arren, eskola ordua 14.00etan amaitzen da haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleentzat , eta 15.00etan DBHkoentzat. Hau dela eta, irakasle taldea Korrika egitera aterako garen arren, ikasleek familia bakoitzaren ardurapean parte hartuko dute Korrikan.


Ondorioz, ezinbestekoa da egun horretako familien eskaera bereziak eta ikasleen sarrera-irteerak behar bezala antolatzea. Behin gaia aztertuta, ondorengoa izango da antolaketa:

  • Jantoki eta garraio zerbitzuak ohiko ordutegia beteko dute egun horretan. Ez dira jantokiko txandak aurreratuko, ez eta aldatuko ere. 

  • Ikasturtean zehar, zuen beharren arabera, jantoki zerbitzuan dauden ikasleen bila lehenago etortzen uzten dizuegun arren, egun honetan, ikasle guztien segurtasuna bermatu behar dugu.  Hau dela eta, ez da lehen txandan bazkaldu eta 14.45etan KORRIKAra joateko aukerarik eskainiko.

  • Korrikan parte hartu nahi duten jantokiko ikasleek, ondorengo inkesta beteko dute eta familiekin etxera joango dira bazkaltzera 14.00etan.

  • DBHko ikasleak, familien baimenarekin, 14.00etan ateratzeko aukera izango dute.

  • Egun horretan jantokian geldituko diren ikasle kopuru zehatza dakigunean, jantokiko zaintzaileen eta irakasle taldearen laguntzarekin, jantokiko ikasleak Korrika pasatzen ikustera eskola atarira ateratzeko aukera aztertuko da.

Emozio eta urduritasun handiko momentua izaten da hau eta guztia behar bezala ateratzea gustatuko litzaiguke. Ulertuko duzuelakoan, animatu eta zatozte guztiok gurekin euskararen alde KORRIKA egitera!

9 views

Comments


bottom of page