top of page
Search

GURASO ESKOLA. 10 urtetik 14ra arte: zer behar dute nigandik aita edo ama naizen aldetik? On-line Mai. 23

Writer's picture: Guraso ElkarteaGuraso Elkartea

Lagun agurgarriak:

 

Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalean koordinatzen den Gurasoen Eskolan honako online saio hau eskaintzen dugu 10-14 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiendako: “10 urtetik 14ra arte: zer behar dute nigandik aita edo ama naizen aldetik?”.

 

Saioa maiatzaren 23an izanen da, osteguna, 17:00etatik 18:30era. Ez du kosturik bertaratzen direnentzat. Beharrezkoa da izena ematea esteka honen bidez:

 

Saioa gaztelaniaz egingo da eta grabatu egingo da.

 

Bertan Itzal Puchol Martínezek, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko osasun-psikologo orokorrak, azalduko digu nola laguntzen ahal zaien nerabeei familian eta gaur egungo gizarte-testuinguruan;  zer aldaketa gertatzen diren neskengan eta mutilengan, ikuspegi global batetik, eta zer behar duten amek, aitek edo lotura-figurek prozesu horretan. Gure gizarte-ingurunean dauden erronkei buruz hausnartuko dugu, baita erronka horiei familiartean heltzeko moduei buruz ere.

Jarduera honen berri eman nahi dizuegu, zuen ikastetxeko gurasoendako interesgarria izanen delakoan, eta bide batez eskatu nahi dizuegu informazio hori familiei helarazten laguntzeko, egin ohi duzuen moduan. Informazio kartel bat sartu dugu mezuan. 

Argibide gehiago nahi izanez gero, webgunera jotzen ahal duzue:

 

–         gurasoeneskola.nafarroa.eus

 

–         Telefonoz ere deitzen ahal diguzue: 848 42 34 50

 

–         Edo mezu elektroniko bat igorri: escuelademadresypadres@navarra.es

8 views

Comments


Logo Guraso Elkartea APYMA.png

ibarberrigurasoel@gmail.com

 

698.971.073

 

IBARBERRI ESKOLA

Guraso elkarteko ofizina, 3. solairuan

Errotaldea 32, · 31870 Lekunberri 

WHATSAPP.png
bottom of page