top of page
Search

Garraiatutako familien kezka

Updated: Dec 9, 2021

Ikasturte honetan urritik aurrera Hezkuntza Departamentutik bidalitako ordutegiaren arabera eskola 16:15etan bukatzen da beraz ikasle garraiatuak ordu horretan dute etxera bueltatzeko autobusa.


Autobusaren ordutegia alda daiteke, baldin eta ibilbide horretatik garraiatutako familia guztiak ados badaude aldaketarekin. Gaur egun, hiru autobus daude Ibarberritik herrietara ibilbide desberdinak egiten. Horietako batek ordutegia aldatu du eta autobus hori 15:30etan irtetzen da. Gainerako bi autobusen familiek ez dutenez erabateko adostasunik lortu ordutegia 16:15ean mantendutzen da.


Egoera hori dela eta, garraiatutako familia batzuek bat egin eta Hezkuntzari zuzendutako gutun bat sortu dute, bi autobus eskatzeko: autobus bat 15:30etan eta bestea 16:15etan.

Familia horiek Guraso Elkartearekin jarri ziren harremanetan, elkarteak eskaera izapidetzeko. Guraso Elkartetik familia bakar batek ere ez zuela kalterik jasango ikusita, onartu egin zuen, eta urriaren 26an izapidetu da eskabidea Hezkuntzarako, instantzia baten bidez.

Hona hemen bidalitako gutuna zuen ezagutzarako.


Garraioa guraso elkartea
.pdf
Download PDF • 48KB



8 views
bottom of page