top of page
Search

Formakuntza: "Pantailak eta familia"

Updated: Dec 9, 2021

Azken urteetan aitzinamendu teknologiko handiak izan dira, eta gaur egun eskura ditugu tabletak, mugikorrak, ordenagailuak, etab. Hainbertzeraino aldatu dituzte familien errutinak, non nekez imajinatu dezakegun egun bat horiek erabili gabe igarotzea. Lan aunitz errazten dizkigute, baina denbora garrantzitsua ere jaten digute gure egunerokoan, bai gurasoei bai haurrei.


Pantailak erabiltzean haurren osasuna eta ongizatea sustatzeko, gonbidatzen zaituztegu familiendako online saiohonetan parte hartzera: “Pantailak eta familia: elkarrekin bizitzen ikasiz” (gaztelaniaz izanen da). Azaroaren 24aneginen da, 17:00etatik 18:30era. Gaztelaniaz izango da. Saio hori antolatu du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gurasoen Eskolak.

Doakoa da. Beharrezkoa da aitzinetik izena ematea.

Saio horretan, aztertuko da pantailek nola eragiten duten haurren garunaren garapenean, eta gakoak emanen dira haurrei pantailak erabiltzen laguntzeko.

Horretarako, hizlaria Mar Pons izanen dugu, Aprender a Mirar fundazioaren Ikus-entzunezko Hezkuntzaren Programako aholkularia. Familiekin eta hezitzaileekin batera aritzen da, haurrei eta gazteei lagun diezaieten pantailei ahalik eta etekin handiena ateratzen.

Zuen interesekoa izatea espero dugu, bai eta zuek saioan egotea ere.




51 views

Comments


bottom of page