top of page
Search

Ezagutu IBARBERRIko jangela!

Updated: Dec 9, 2021

Datorren astelehenean, azaroaren 22an, 16:30ean Ibarberriko sukaldea eta jangela bisitatzeko aukera izango dugu. Bea, sukaldaria, eta jantokiko lantaldeko kide batzuk ezagutzeko aukera izango dugu.


Bisita amaitzerakoan, solasaldi bat egongo da Jangarria entrepresaren eskutik. Menuak kontatuko dizkigute eta haurren elikadurari buruzko informazio interesgarria emango digute.



Galderak eta eskaerak egiteko tarte bat egongo denez, zuen galderak whatsappez edo posta elektronikoz bidaltzera animatzen zaituztegu. Jakina, han bertan galdetzeko aukerari eusten zaio.


Zaintza zerbitzua egongo da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.


Jarduera honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

42 views

Comments


Logo Guraso Elkartea APYMA.png

ibarberrigurasoel@gmail.com

 

698.971.073

 

IBARBERRI ESKOLA

Guraso elkarteko ofizina, 3. solairuan

Errotaldea 32, · 31870 Lekunberri 

ā€‹

ā€‹

WHATSAPP.png
bottom of page