top of page
Search

ESKOLA JARDUNALDIA. BOZKETA PRESENTZIALA, Ots. 23

Writer's picture: Guraso ElkarteaGuraso Elkartea

Behin bozketa telematikoa amaituta, gaur ostirala otsailak 23, jardunaldiaren inguruko bozka presentzialki emateko aukera izango duzuela gogorarazten dizuegu. Bozka (hautestontzian) ikastetxean bertan emango da, eskolako sarrera nagusian jarriko den mahaian goizeko 08.45etatik arratsaldeko 16.30etara


Bozkatzeko ezinbesteko izango da NANa aurkeztea.


Ikastetxean bertan momentuan eskura izango dituzuen arren, bozkatzeko papeletak atxikitzen dizkizuegu etxetik prest ekarri nahi dituzuenontzat.


Behin bozketa presentziala amaituta, hautestontzia ireki eta datuak Educa-ko aplikazioan erregistratuko dira bozka telematikoekin batera. Prozesua itxi ondoren, bihar arratsaldean bertan, emaitzak argitaratuko dira.


Iada zuetako askok online bozkatu duzuen arren, falta zaretenok bozkatzera etortzea eta zein jardunaldi nahiago duzuen argi adieraztea oso garrantzitsua dela gogorarazten dizuegu.




9 views

留言


bottom of page