Familia agurgarriak,
Gizarte zerbitzuak, guraso elkarteak eta Ibarberri eskolak, formazio ziklo bat antolatu dugu, disziplina positiboa harreman eta komunikazio modu gisa ezagutu eta integratzeko asmoarekin.
Gurasoei zuzenduta dago; gure seme-alaben heziketari buruzko kezkak, zalantzak eta errespetuzko baliabideak partekatzeko gune seguru eta atsegina eskaini nahi diegu familiei.
Eskolako irakasle-klaustroa sakontzen ari den formazioari jarraipena emango diogu. Hezkuntza aldaketa honen oinarriak ezagutuko ditugu, eta gure jarraibideak ikastetxearekin partekatutako jarraibideetara egokituko ditugu, lankidetzan eta koherentzian oinarrituta etengabe lan egin ahal izateko.
Bost saio izango dira, adeitasunetik eta irmotasunetik abiatuta, familiak gure seme-alabak laguntzeko modua egokitzeko aukerak landu eta egoerak bideratzeko aukerak aztertuko ditugu.
Eduki hauek landuko ditugu:
- Disziplina positiboa: gure seme-alaben garunaren funtzionamendua. Zergatik egiten dute egiten dutena?
- Gure seme-alabak hobeto ulertzea. Portaera txarra laguntza eskaera gisa.
- Zigorra, sariak edo txantajeak. Ondorioengatik aldatuko ditugu?
- Gatazka garapen-aukera gisa.
EGUNAK: Urtarrilak 26, otsailak 23, martxoak 22, apirilak 26, maiatzak 24
ORDUTEGIA: 16:00-18:00
LEKUA: Lekunberriko eskola
Formakuntza emango duena: Kamy Mateo. Haur Hezkuntzako irakaslea, gelako eta familietako disziplina positiboa ziurtagiria duen hezitzailea. Harremanetako psikomotrizista. Ama eta amatxia.
Tailerrean parte hartzeko Gizarte Zerbitzura deitu edo mezu bat bidali izena emateko.
Apuntatzeko epea urtarrilaren 24 artekoa izango da.
Telefonoa honako hau da: 948 600 694
Zuen gustokoa izango delakoan, agur bero bat.
ComentƔrios