top of page
Search

BIZIPOZA ESKOLA. Aurkezpenak

Bizipoza Elkarteak abendua bukaeran aurkeztu zuten Bizipoza Eskola (bizipozaeskola.eus) eta martxan da ordutik. Bertan, hezkuntza arautuan, ez-arautuan eta herrigintzan kulturaniztasuna, familia aniztasuna, gaixotasunak, heriotza eta aniztasun funtzionala erdigunera ekarri eta bizipozez lantzeko material sorta aurki daitezke, jende guztiarentzako eskuragarri: gida didaktikoak, material osagarria eta egutegia.



Balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraitzeko, BIZIPOZA ESKOLAren aurkezpenak egingo dira lurraldez-lurralde otsailean eta martxoan. Gonbidatu bereziak izango dira bakoitzean: froga pilotoetako partehartzaileak, Bizipozako elkarteetako lagunak eta euskal kultur sortzaileak. Hona hemen datak eta tokiak:


Otsailak 14: BILBOn, Kafe Antzokian 18:00etan

Otsailak 21: GASTEIZen, Montehermosoko Betolaza aretoan 18:00etan

Otsailak 28: DONOSTIAn, San Telmo museoan 18:00etan

Martxoak 13: IRUÑEAn, Kondestable jauregian 18:00etan

Martxoan Iparraldean egingo dugu aurkezpena.


Gorde datak eta zipriztindu Bizipozaz guztiontzat izango den mundua! (lurralde bakoitzeko aurkezpen ekitaldi bakoitzeko informazio guztia jasotzen duten kartelak ere zabalduko dira datozen egunetan). 


Zipriztindu dezakezu zure ingurua mezu eta gonbidapen hau zure ingurukoei ere zabalduz? Hezitzaileak, irakasleak, familiak, hezkuntza-komunitateko kide guztiak gonbidatuta zaudete!

11 views
bottom of page