top of page
Search

Aralar Musika eskola: klase pilotuak

Aralar Udal Musika Eskolatik idazten dizuegu Haur Hezkuntzari dagokion eskaintza

ezagutarazteko. Hau 4-6 urte bitartekoei zuzendua dago.

Musika eskola ezagutzen ez duzuenontzat, jakin, eskualdeko 10 udaletxek babesten dutela

gure ikastetxea eta une honetan 18 irakasle garela bertan lanean ari garenak. Nafarroako

Gobernuko Hezkuntza Departamentuak onartu eta baimenduriko eskola gara eta bertan, 4 urtetik gora hasi daiteke musikaz gozatzen.

Zuzentzen ari garen adin hauen ezaugarri nabarmenetako bat umeen ikasteko gaitasun

paregabea da eta momentu aproposa deritzogu hain gertuko eta ohikoa duten musika lantzen hasteko.


Jorratuko diren gai nagusiak ondorengoak dira:

Ingurune sonoroaren ezagutza / Elementu musikal ezberdinen bizipena /

Gorputzaren erabilera, bai mugimendua lantzeko, bai espresiobide bezala /


Erritmoaren munduaren aurkikuntza

Heziketa orokorrari dagozkion helburu nagusiak hauek ditugu:

Talde lana burutzea / Balore ezberdinak lantzea: errespetua, lankidetza... /


Jarrerak / Arreta

Zalantzarik gabe, helbururik garrantzitsuena:

“Musikarekiko zaletasuna, harreman naturala eta bizitza osorako izango dena sortzea da”

Bestalde, gurasoak garenok, adin hauekiko dugun kezka nagusiena hauxe da: “hain txikia

da eta...gustuko izango al du?” Guk ziurtatu ahal dizuegu musikan dabiltzan adin txikiko

gehienak gustura eta pozik datozela. Klase hauetan erabiltzen den metodologia umeen adina eta baldintzetara egokitua dago eta jokoa eta ekintza guztiz praktikoak dira nagusi.

2017 eta 2018an JAIOTAKOEI ZUZENDUTAKO PROPOSAMENA:


Inongo matrikula egin aurretik, klase praktikoak frogatzeko aukera eskaini nahi dizuegu.

Klase “pilotu” hauek dohakoak dira eta data zehatzak eskaeraren arabera antolatuko

ditugu.

Interesatuak, idatzi gure helbide elektronikora eta adierazi zuen haurraren izen-abizena,

jaiotze urtea, herria, telefonoa eta helbide elektronikoa. Telefonoz ere egin dezakezue.


info@aralar.org – Interesa adierazteko epea: apirilaren 25a


Eman beharreko informazioa:

1.- Haurraren izen-abizenak

2.- Jaiotze data

3.- Herria

4.- Telefono zenbakia

5.- Helbide elektronikoa


Azkenik, jakin ezazue musika eskolari buruzko hainbat informazio www.aralar.org

webgunean aurkituko duzuela eta gure Youtube-ko kanala eta Instagram bitartez ere, gure lana ikusteko aukera duzuela.




16 views

Comments


bottom of page