top of page
Buscar

· TRUKAKETA AZOKA ·

Actualizado: 9 dic 2021

Hemen dago iada aurtengo trukaketa azoka!


Dakizuenez, bihar, festa polit bat antolatuko dugu Trinketean, 11:00etatik 13:30ak arte:


  • TRUKAKETA AZOKA

  • JOKU KOOPERATIBOAK

  • ESKULANEN TXOKOA

  • PINTXO GOXOAK (DBH 4ko ikasleenak)

  • MUSIKA


Familiaren batek ezin izan baditu jostailuak edota liburuak eskolara ekarri, bihar Trinketera ekartzeko aukera zabaltzen dugu, inor ez gera dadin parte hartu gabe. Edozein familiek har dezakete parte, Ibarberrikoak ez izan arren.


Guraso Elkarteko kide gutxi gaude larunbatean bertan lan egiteko. Ez dugu gurasoen aldetik mezurik jaso laguntza eskeintzen beraz berriz ere komentatzen dizuegu edonor prest balego laguntzeko mesedez mezu bat bidaltzea posta elektroniko baten bidez (ibarberrigurasoel@gmail.com) edo whatsapp bat bidaliz (698.971.073).


Gurasoen laguntza lortzen ez badugu, pentsatu dugu gerturatzen diren ikasle helduagoei laguntzeko aukera eskeintzea, seguruekin prest egongo dira. Espero dugu guraso bezala ados egotea. Horrela ez bada, mesedez jakinarazi.


Bertara gerturatzera animatzen zaituztegu.


Segurtasun-neurriak errespetatuko dira.

Trinkete barruan muxukoa erabili behar da.


20 visualizaciones

Comments


bottom of page