top of page
Buscar

PANDERO IKASTAROA

Mezu honen bitartez, Panderoa ikasteko interesa duzuen guztioi zuzendutako ikastaroaren inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu.

Musika eskolak unean uneko eskaerei erantzuten saiatzen da eta zentzu honetan, iaz lan egiten dugun zonetan izandako arrakastaren ondoren, hemen gara pandero ikastaroaren inguruko proposamenarekin.

Jakin, izena aurretik emateko epea urtarrilak 19 amaituko dela eta horretarako ez dela inolako ordainketarik egin behar. Ikastaroari dagozkion data eta ordutegiak, helarazten diguzuen informazioaren arabera antolatuko ditugu. Dena zehaztuta dugunean, jarriko gara zuekin harremanetan eta orduan erabakiko duzue ikastaroan parte hartu nahi duzuen ala ez. Informazio gehiago atxikita duzuen kartelean aurkituko duzue.

Beraz, ondorengo esteka soilik betez, izena eman eta animatu! Ondorengo esteka zuzenean irekitzeko arazoak badituzu, kopiatu esteka eta nabigatzailean itsatsi:

Mila esker eta ongi izan

Aralar Udal Musika Eskola



4 visualizaciones
bottom of page