top of page
Buscar

KULTUR MAHAIA BERRIA - Az.20

2024 urtea gainean dugu, eta Lekunberri eta Larraungo Udalek bailaran kultur eskaintza zabaldu eta berritzeko Kultur Mahaiaren berrantolakuntza proposatu nahi dute. Horretarako, bilera ireki batera deitu dute, heldu den hilaren 20an, astelehenarekin, arratsaldeko 18:00etan, Gabari Gure Irekian (Larraungo Udaletxean).

Bertan azalduko da funtzionamendu berria, partaidetza nola kudeatuko den eta zein izango diren mahai horretan landuko diren gai eta proposamenak. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu, Lekunberri zein Larraungo bailaran urtean zehar egiten duzuen lan oparoa balorean jartzeko eta zuen partaidetza hare gehiago zabaltzeko nahiarekin.


10 visualizaciones

Comments


bottom of page