top of page
Buscar

ELKARTASUN ASTEA 2022

Actualizado: 12 nov 2022

Aurtengo elkartasun astea iritsi da! Elkartasuna astebeteko kontua ez den arren, hausnarketarako eta jarduteko tarte txiki hori erabil dezakegu. Urtero LIBURU eta JOSTAILU bilketa egiten da. Aurten Gizarte Zerbitzuaren bitartez ANARASD (Adiskidantzarako Nafar Elkartea) Elkartearekin harremanetan jarri gara eta beraiekin elkarlana egingo dugu. Elkartasun aste honetan ARROPA ere jasoko ditugu.


Datorren astean, asteartean, ANARASD-eko Virgina Macíasen bisita izango dugu Ibarberrin. Virginia, gizarte-langilea da eta 2020tik ANARASDen proiektuen koordinatzailea da. Bere funtzioa proiektuak gauzatzea eta garatzea da, fase guztietan; koordinazio-, administrazio- eta logistika-lanak eginez Nafarroan baita kanpamentuetan ere. Aldi berean boluntariotzako jarduerak koordinatzen eta gauzatzen ditu, bai Nafarroan, bai kanpamentuetan eta sentsibilizazio-jarduerak egiten eta gauzatzen Nafarroan.


Virginia DBH-ko ikasleekin egongo da proiektuaren informazioa helarazten. Ahozko aurkezpena bakarrik ziklo honetan egingo du. Beste zikloetan ANARASD-ekoek prestatu duten aurkezpen baten bidez egingo zaie tutore eta DBHko ikasleen eskutik.


Trukaketa azoka izango dugu urtero bezala. Azoka larunbatean ospatuko da Trinketean (11:00etatik 13:30ak arte).


Mahai berri bat izango dugu: Dohaintza-mahaia. Trukatu den liburua edo jostailua etxera eraman ordez han uzteko aukera ematen duena.


Dohaintza-mahaian jasotzen dena gehi hautatzen ez diren jostailu eta liburuak, eta arropa guztiak ANARASD elkarteak bildu eta Saharako kanpamentuetan dauden familia eta umeentzat eramango ditu.



ANARASD elkarteari buruz informazioa gehiago behar baduzue, beraien web orria partekatzen dugu: ANARASD Web orria


Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Laburrean:


BILKETA

Astelehenetik - ostiralera

Noiz: Azaroaren 14tik 18ra

Ordua: 08:50etatik 09:10ak arte.

Non: Eskolako atarian

Zer: Liburuak, jostailuak eta elikagaiak.

Trukaketa tiketak emango dira.


Larunbatean


Noiz: Azaroaren 19a

Ordua: 11:00etatik 13:30ak arte.

Non: Trinketean

Zer: Liburuak, jostailuak eta elikagaiak.

Ez dira trukaketa tiketak emango.


ELKARTASUN FESTA

Noiz: Azaroaren 19an.

Ordua: 11:00etatik 13:30ak arte.

Non: Trinketean

BILKETA egongo da. Dohaintza-mahaia: liburuak, jostailuak eta elikagaiak



73 visualizaciones

Comments


bottom of page