top of page
Buscar

ELKARTASUN ASTEA

Actualizado: 9 dic 2021

Jostailu eta liburu bilketa eta trukaketa azoka


Elkartasuna astebeteko kontua ez den arren, hausnarketarako eta jarduteko tarte txiki hori erabil dezakegu.


Non?

Hementxe bertan, gure zonaldean gehien behar duenarekin lankidetzan jardun dezakegu eta berrerabilpena sustatu.


Nola?

Jostailuen eta liburuen bilketan edota trukearen azokan parte hartuz, non gozatzen ez dugun eta erabiltzen jarrai daitekeen orok helmuga berri bat izango duen.


Noiz?
  • Liburu eta jostailu bilketa: azaroaren 23tik 26ra, eskolako atean eta patioko sarreran.

  • Trukaketa azoka: larunbatean, azaroaren 27an, 10:30etik 13:30era TRINKETEAN.


Zergatik?
  • Komunitatea lantzeko aitzakia bat: partekatzea, ilusioa beste etxe batzuetara eramatea.

  • Kontsumo arduratsua.

  • Giza Eskubideak: jokoa eskubidea da, baina ez dago leku guztietan bermatuta.

  • Trukearen onurei buruzko sentsibilizazioa.



43 visualizaciones

Comments


bottom of page