top of page
Buscar

Ekainak 10: Komunitate festa

Familia agurgarriak,

Badira hilabete batzuk, Jai Batzordea Ikas Komunitatearen festa antolatzen dabilela eta badugu festarako data.


Ekainaren 10ean, larunbata, eskolako patioan elkartuko gara festa giroan eta komunitate osoak elkarrekin egun polit bat pasatzea espero dugu. Programa diseinatzen ari gara eta laister partekatuko dugu guztiokin.


Azken ikasturtean bezala, HERRI BAZKARIA antolatu dugu eta aldez aurretik txartelak erosi beharko dira Mitxausenean maiatzaren 31a baino lehen (astelehenetik ostiralera 9.00-13.00 / 16.00-20.00).


Menuaren kostua 10 eurokoa izango da kide bakoitzeko (paella, postrea, ogia eta ura).

Animatu zaitezte!


Jai Batzordea


41 visualizaciones

Comments


bottom of page