top of page
Buscar

Aupa Luar!

Egun on,


Raúl, Jaione eta Luar (3 urte) gara, Uitziko familia bat, 2021eko abuztuan Luarri gibelean tumore bat diagnostikatu ziotena (hepatoblastoma). Diagnostiko hau 1/1.000.000 kasuen artean izanik, tratamendu-euskarria ezin izan zitzaigun Iruñean eman eta Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitalera eraman gintuzten, han egingo baita prozesu osoa.

Egunerokoan ez gara jabetzen haurretan ematen diren hainbat minbizi kasuetaz, ezta gogortasunaz ere ez, egoera hori bizitzea tokatzen zaigun arte eta minbizi kasu hauek eta beraien tratamentuen ikerketan inbertitzeko medikuen eskaeren eta beharren aurrean, gure ale txikia eman behar dugula eta eman nahi dugula ikusi dugu.


Horretarako, zuen laguntza eta lankidetza behar dugu, hau da irakurtzen ari zaren mezu honen arrazoia.

Hainbat jarduera antolatu ditugu datorren ekainaren 11rako gure herrian, ahalik eta diru gehien biltzeko asmoz, Luar tratatu duten espezialista taldeari osorik bideratzeko, Haur Minbizirako Terapia Aurreratuen Unitatearen proiekturako, Cris Contra el Cancer fundazioaren bidez (https://www.youtube.com/watch?v=zltZd7LAAmY)

Lankidetza proposamena:


• Gure proiektuan dohaintza bat egitea


• Parte-hartzaileen artean sariak, opariak eta zozketatuko diren produktuak dohaintzan emanez parte hartzeko aukera dago.


Honekin batera informazio-dokumentuak eta programazioa atxikitzen dugu.

Mila esker.


Luar, Jaione eta Raúl



159 visualizaciones

Comments


bottom of page