top of page
Buscar

ASTEKO BERRIAK


Guraso Elkartearen urteko kuota

Jakingo duzuenez, Ibarberri eskolako familiek urtero Guraso Elkartearen 25,00 €-ko kuota ordaindu behar dugu (ez nahastu eskolako 25€-ekin bigarren ordainketari dagozkion materialetarako).


Aurten kuota otsailaren 14tik 18ra bitartean kobratuko da.


Kuota honen bitartez jasotzen den dirua gure seme-alaben jaialdiak antolatzeko (inauteriak, olentzero, azken festa, materialak, hamaiketako edo askariak, etab.), gurasoentzako formakuntza tailerrak eta Sortzeneko kuota ordaintzeko erabiltzen da besteak beste. Hala nola, noiz edo noiz, eskolan egin behar diren zenbait gauzetarako diru laguntzak emateko ere erabili izan da, adibidez patioaren berritzea, murala…


Kontuan izan behar da ikasle guztientzat lan egiten dela; horregatik, guztion erantzukizuna da kuota ordaintzea, proposamen guztiak aurrera atera ahal izateko. Ordainagiriak itzultzeagatik beharrezkoak ez diren komisioak saihestea ere gustatuko litzaiguke; beraz, norbaitek kontuaren zenbakia aldatu behar badu, mesedez, jar zaitez harremanetan APYMArekin, egoki deritzozun moduan.


Batzar Nagusia

Datorren asteazkenean, otsailaren 16an, ikasturtearen bigarren batzar orokorra egingo dugula gogorarazten dizuegu. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.

● ORDUA: 16:30etik 17:30era

● LEKUA: eskolako informatika gela

Honako puntu hauek jorratuko ditugu:

1. Formakuntza

2. Balantze ekonomikoa

3. Azken berriak (inauteriak, korrika...)

4. Galderak eta proposamenak



Zinema

DBHko 4. mailako ikasleek zinema-ziklo bat antolatu dute ikasketa-bidaiarako dirua lortzeko asmoz. Lehenengo saioa bihar izango da, otsailak 12, larunbata.




Festa pilotalekuan

Igande honetan Lekunberriko Jayan Jai pilotalekuko hobekuntzen inaugurazio festa ospatuko da. Bailarako hainbat talderen erakustaldiez gozatzeaz gain, Korrikaren 22. edizioaren produktuak salduko dituzte.




Altxorraren Bila

Txango familiarra https://labur.eus/SAw77




Hitzaldi-Lantegia

Zer egin haurrek euskaraz (gehiago) irakur dezaten? https://labur.eus/olPMI





Lekunberriko Inauteriak



Leitzako herri aretoaren programazioa

Otsaileko egitaraua https://labur.eus/bOtgo



Aste bukaera ona izan!


125 visualizaciones

Commentaires


bottom of page